Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun kuadrilla ezagutuko ditu.
Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoa eta Josune iniziazio-bidaian murgilduko dira Libanotik, Agfanistandik eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareak trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.
URTEA
2022
PRODUKZIO MOTA
Luzemetraia
IRAUPENA
80 minutu
ZUZENDARIA
Fermin Muguruza
GIDOIA
Harkaitz Cano
Harkaitz Cano
Fermin Muguruza
Isa Campo
MUSIKA
Maite Arroitajauregi
Maite Arroitajauregi
"Mursego"
PRE-PRODUKZIOA ETA ANIMAZIOA
Lotura Films
Pre-produkzio eta animazio zerbitzuak.