EEO_logo

LUZEMETRAIA

70 min

Familiarra

Oiloak hiriaren jabe egin dira.
Euria barraskiloekin batu da.
Pinguinoek gure hondartzak inbaditu dituzte.
Mundua oker dabil, horra Garbiren iritzia.
Hori gutxi balitz, eta nahi gabe, berak, gauaren jabe izan nahi duen katuak,
Busti txakurraren lagun egin da.
Garbi-Busti bikotea, desberdintasunen eta eztabaiden bidez,
gizakien munduaren interpretazio kritikoa eskaintzen digu,
hain batira bereziak, katu-zakur binomioa arrunta balitz bezala.
Biek eskaintzen dizkiguten elkarrizketak dira istorioen haria garatzen digutenak
familien, alaben eta munduaren artean.
Ama batek uste du euria moztu behar dela.
Beste batek uste du bere alabak baduela umekeriak alde batera uzteko adina,
adibidez, suhiltzaile izateko amorrazio hori.
Iholdi, Nora, Garazi, June, lau lagun nerabezaroan
hain arrazionala den errealitatea apur bat gizatiarragoa bihurtzeko ahaleginean.
Besteak ez bezalakoa den Martinen defendatzaileak.
Ekologistak pestizidei aurre egiten.
Solidarioak Teandra eta Luisinhorekin norbaitek eragindako sute batean.
Gurasoek ezagutzen ez duten bizitza horrek
herritar kritiko eta aktibo bihurtzen ditu lau neskatoak.
Mundua ibili liteke ez hain oker, horra nerabeon mezua.
Parapente batek altxa dezake kai zaharrean abandonatutako karabela hura,
utopia sortzen den lekura eramateko.
Umorea, kritika eta intriga elkartasunezko istorio baterako.
Istorioz beteriko istorioa
gizakien eta animalien, tentsioen eta librakuntzen bidez umotua.

PERTSONAIAK

BUSTI

Busti

Juneren zakurra da. Putzu guztietan murgildu behar izaten du. Ez da izugarri txukuna. Horrelakoak omen dira zakurrak. Halako batean, Garbi katua ezagutu du. Geroztik eginahalak egiten ditu bere burua hezi nahian. Alferrik ordea. Eta hala ere, Garbi atzetik dabilkio gauero.

TEANDRA

Teandra

Emakumezko handia da. Eta indartsua. Eta Luisinho konprenitzen duen bakarra. Eta Luluri tristura kentzen saiatzen den bakarra. Eta beltza, oso beltza. Eta lotsagabe samarra gainerako emakumezkoekin. Eta, batez ere, bihotz onekoa.

GARAZI

Garazi

Hau ere arraroen multzokoa da, beste modu batez hartzen du errealitatea: poztu egiten da trumoia entzunda, euria maite du. Amak uste du lepoa moztu behar zaiola euriari. Hala dio, bai, hitzez hitz. Eta Garaziren ustea da gurasoek ez dakitela nolako gozamena den uraren festa, ez dakitela zaparradaren erdian dantzatzen, ez dakitela hankak putzuetan beratzen. Bere zakurrak Busti du izena. Oso ondo jarria. Garazi eta Busti “Ez daude sano burutik”.

GARBI

Garbi

Gauaren jabea da. Printzesa bat bezain harro ibiltzen da teilatuetan barrena. Zoragarrizko jauziak egiten ditu balkoietatik lurrera. Ez du ura maite, baina oso garbia da. Garbia ez ezik jantzia ere bai: jakintsua da. Horrelakoak omen dira katuak. Halako batean, Busti zakurrarekin hasi da hizketan. Aldaketa handia bere bizitzan.

LUISINHO

Luisinho

Gizontxo trebea. Langilea. Bizimodua nondik edo handik ateratzen dakiena. Gaztetxoen laguna. Teandraren lagunago. Kontraste polita egiten dute. Egia ote da kaian abandonatua dagoen ontzi horretan heldu zirela Amazoniatik ihesi?

LIZAR

June

Beti josten ari den amonarekin bizi da “Arraroen etxean”. Horrela deritze Junek bere teilape berdinean bizi direnei. Gizon burusoil horrek ezpainak pintatzen ditu eta ileordeko horia erabiltzen du. Azken solairuko gazteak kruasantak egiten ditu gauero. Behekoak, Juneren koadrilako Alaznek, kaiola zabalik dauka beti. Smith andereak trastez betea dauka egongela. Apurka, Junek zalantzan jarri du bere normaltasuna. “Eta ni? Ez ote naiz arraroa horientzat?”.

MARKO

Marko

Pinguinoa da. Zokoratua sentitu da etxean anaia bat jaio den ezkero. Itsas lehoiak esan dionez, ama baten bihotzak ez dauka lekurik bi pinguino maitatzeko. Eta Markok ihes egin du Antartidatik Europara, “Amak ez nau maite” esaten diola topatzen duen orori. Zergatik eta, berea omen zen kantua Lukas ttipiari kantatzen diolako orain amak.

MOKOTXIKI

Mokotxiki

Zer ari da txoriño hau hipopotamoen artean? Berak ere ba ote daki! Ahalegintzen da baina ezin, ezin hipopotamoek bezala orro egin. Noizbait itzuli da hipopotamorik ez duen lurraldera. Orain aurkitu egin behar bere kantu motela ulertuko duenik… Baita kaiola barruan bada ere!

MARTIN

Martin

Marrubi zatiak irensten ditu sudurretik, galaxia berriak asmatzen ditu arbelean, marrazki ederrez betetzen ditu hormak. Desberdina da, bai, gure Martin. Beraz, beste mutilak baino askoz interesgarriagoa da zenbait neskarentzat . Eta hori onartezina zaie ikasgelako guapoei.

LULU

Lulu

Gainerako oiloek baztertua daukaten oilo berezia. Errieta ere egiten diote, beraiek bezala jaten duelako arto alea, lanik egiten ez duen arren. Horixe baita Lulu, arrautzarik erruten ez duen oiloa. Eskerrak Teandrak konprenitzen duela. Eta ustekabean, kolka jarri da. Ez arrautzaren gainean ordea.

NORA

Nora

Suhiltzailea izan nahi duen neska. Osabak oparitu zion jostailuzko kamioa ateratzen du tarteka, parkeko landareak ureztatzeko. Amari umekeria iruditzen zaio. Hala esaten dio behintzat, hamahiru urte dituela eta jostailuak uzteko garaia dela. Baina funtsean, arazoa da suhiltzailearena ez zaiola lanbide egokia iruditzen emakumezko batentzat. Eta Norak badaki hori. Umea ez delako, hain zuzen.

MIGELTXO

Migeltxo

Hiru-lau urteko mutikoa. Iholdiren anaia. Belarri ona eta oroimen bikaina ditu inguruan esaten den guztia ulertzeko. Helduen elkarrizketetan parte hartzea gustatzen zaio. Hitz berriak asmatzen ditu. Busti txakurrari bezala, putzuetan eta lokatzetan zikintzea gustatzen zaio. Baita zizareak harrapatzea ere.

IRUDI GALERIA