Hodeitik erorita bihurtu zen azeria azeri, alegia, maltzur.
Geroztik, oiloari muzin egin gabe, putrea noiz lumatuko bizi da: ikazkinaz bezalaxe. Zertarako hainbeste neke egurketan, mendiko bidean hainbeste inozo dabilela, eta batzuetan diruz betetakoak? Batzuetan gizon, bestetan azeri; aldian ikazkin, aldian lapur… horrelaxe bizi dira Aizkorriko ikazkinak, Barriola dutela buru, azeri galanta.
Ez dira kezkarik gabe bizi ordea: Barriola azeriak oilanda bat maitemindua dauka, Graziana du izena… eta ustekabean, hara non Segurako alkateak proposatzen dien lapurretak beste nonbait egitea, oso komenigarria izango litzateke udalaren zergakutxarako…
URTEA
2008
PRODUKZIO MOTA
Luzemetraia
IRAUPENA
70 minutu
ZUZENDARIA
Juanba Berasategi
GIDOIA
Koldo Izagirre
MUSIKA