HISTORIA
Lotura films kontakizun, pertsonai, irudi, ahots, argi, ilustrazio, emozio eta burutazioz beteriko euskal ekoiztetxea da.
Joan gaitezen 1992. urtera. Juanba Berasategi zinemagileak piztu zuen Lotura Films-en zuzia eta ordutik ∞ aditu, lagun eta bazkidek parte-hartu dute ikus-entzunezko proiektu honetan, bide berezienak argitzen eta esploratzen.
Gaur, animazioan, ilustrazioan eta dokumentalgintzan barneraturik gaude; etengabeko sormen, berrikuntza eta elkarlanean dihardugu, euskal zinemaren bidez, istorio, pertsonaia, kontakizun eta emozio berriak sortzeko asmoarekin.
Ekoizpen propioak irrikitaz garatzen ditugu, eta zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditugu, lantaldeak arlo ezberdinetan dituen askotariko gaitasunei esker. Gure proiektuen artean, luzemetraiak, laburmetraiak eta telesailak aurkituko dituzu. Guzti-guztiak berrikuntza eta kalitatea erdigunean jarrita garatu dira, lantaldearen sormena, profesionaltasuna eta zintzotasunaren eskutik.
Eskutik eskura, iruditik emoziora doan istorioa da hau. Istorioen etxea. Euskal zinemaren etxea.