TITULOS

Seriea: 26x7´

Pre school 6-10 URTE

2D Ordenagailuz

Zientzia, abentura eta komedia

Mikroorganismo talde baten eskutik Lur Planetaren historian zehar bidaia erakargarri batean murgilduko zaituen animaziozko telesail bat da Ikusezinak. Ongi etorri!

Ikusezinen abentura garatzen den heinean mikrokosmosaren mirarietan murgildu eta izan zaitez esplorazioaren edertasuna, batasunaren eta adiskidetasunaren lekuko.

Animaziozko telesail honek adin guztietako ikusleak liluratuko ditu eta momenturo sorpresa eta egoera harrigarriekin egingo dugu topo, hala, jakin-mina eta gure munduan bizi diren izaki txiki eta miresgarrienekin lotura esanguratsuak sortzeko magia sustatuko dituelarik.

Mikoorganismoen garrantzia, funtsezko ezagutza zientifikoak eta giza balioak modu erakargarri eta entretenigarrian transmititzea du helburu. Proiektua Kopenhageko Unibertsitateko Antton Alberdi biologoaren ideia originala da eta Lotura Films eta Elkar argitaletxearen arteko lankidetzari esker garatu da.

Ezagutza aberastu eta jakin-mina pizteko konpromisoarekin, "Ikusezinak" telesailak mikrokosmosaren mirariak landuko dituen emozioz beteriko esperientzia hezitzailea eskaintzen du. Proiektu erakargarri honek haur, gazte nahiz helduak inspiratu nahi ditu. Guztiok batzen gaituzten eta gure munduari forma ematen dioten mirari mikroskopikoen balioa sustatzeko asmoz.

IKUSEZINAK! MUNDUAREN PARTERIK IKUSGARRIENA EZ BAITAGO BETI BEGI-BISTAN !

PERTSONAIAK

PLASMA

PLASMA

Zaharrena eta petralena da. Kontserbadorea eta marmartia, ez zaizkio aldaketak batere gustatzen. Denagatik haserretzen da. Hala ere, oso fidela da taldearekiko eta zerbaitek mehatxu egiten dienean haiek defendatzearen alde dena emango du.

ILUS

ILUS

Taldeko outsiderra. Ameslaria, jostalaria eta irudimenez betetakoa. Bere munduan bizi da.

Bere imajinazioarekin etorkizuna irudikatzen du, eta besteek iseka egiten diote. Iluminazio uneetan médium moduko bat bilakatu eta zientzilari modernoen aipuak botatzen ditu unerik egokienetan.

FLIN

FLIN

Ikusezinen laguna da. Handia, sentibera, jatorra eta lagunkoia da. Hizketa motel samarra du argirik ez dagoenean, uneoro logaleak jota balego bezala. Argiaren presentzian, aldiz, piztu eta energiaz betetzen da, hizketa ere arindu egiten zaio.

PELI

PELI

Arrazionala, kuadrikulatua eta kontrolatzailea. Guztia liburuetan kontsultatzea gustatzen zaio. Kosta egiten zaio gidalerrotik edo planik gabe jardutea eta inprobisazioa tarteko dagoenean urduritu eta blokeatu egiten da.

META

META

Beldurtia, pesimista eta negartia. Beldurrra duenean etengabe puzkerka aritzen da.

Normalean luzea eta meharra baina berotasunarekin itxura eta izaera erabat aldatzen zaio, eta indartsu eta ausart bilakatzen da. Kolorea aldatu eta gihartsu bilakatzen da. Batzuetan Ikusezinak berariaz saiatuko dira bera berotzen ausart bilakatu dadin. Harropuztu egiten denean ur hotza botako diote, lehengoratu dadin.

ANTHRAX

ANTHRAX

Ikusezinen antagonista da eta bere asmo nagusia mundu osoa eta baliabide guztiak bereganatzea da. Metal eta kristalezko kapsularekin mugitzen da nahiz eta askotan huts egingo dion.

ARI

ARI

Azkarra eta baikorra baina kaotiko hutsa. Teknologia biziki maite du eta etengabe ari da gailu berrietarako ideiak asmatzen. Bulkadaz jokatzen du sarritan.

FAGO

FAGO

Bihurria eta azkarra da. Ez du hitz egiten baina emozioak oso garden azaleratzen ditu.

SHIGELLA

SHIGELLA

Anthraxen eskuadroia dira eta beti doaz bere atzetik. Dibertitzea eta jolastea dute gustuko eta askotan Anthraxen aginduak ez dituzte ondo ulertuko eta arazoak ekarriko dizkiete, Anthraxen planak hankaz gora utziz.

MARGARITA

MARGARITA

Luminisen gidaria eta mekanikaria da, taldeko indar brutoa. Zakarra da eta oihuka hitz egiten du baina sentibera eta pertxenta ere bada. Rock musika gustatzen zaio eta bera da Luminiseko irrati sintonizagailua kontrolpean duen bakarra. Indarra baliatzen du dena konpotzeko, eta horrek buruhauste bat baino gehiago ekarriko die.

BIBI

BIBI

Ikusezinen laguna da. Farandulero hutsa da, oso dibertigarria. Aldiro itxuraldatuta eta osagarri berri batekin helduko da. Mozorrotzea gustatzen zaio.

Argia sor dezake, eta horregatik, argiarekin obsesionatuta dago.

IRUDI GALERIA