TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON

Basamortuak izoztuta daude. Ipar eta Hego Poloak urtzen ari dira. Itsas azpian, errobot maltzur batzuk sarraski itzela egin dute. Horren erantzunduna den Lady Control gaiztoak mehatxu larria bota du: munduko haurrei jolas, barre, entretenimendu eta mimo guztiak debekatuko zaizkie, bestela… planeta osoa suntsituko du! A zer beldurra! Mundua galduta dago! Itxaropen bakarra hiru lagun kementsu dira: ez dira gerlariak, ez dute armarik, baina badakite barrea eragiten eta puztarriak puzten. Txirri, Mirri eta Txiribiton, Tortolika gainean, itsas hondora abiatuko dira, arrisku guztiak gaindituz, Lady Control zitalari aurre egiteko.

Play Video
URTEA

2005

PRODUKZIO MOTA

Luzemetraia

IRAUPENA

68 minutu

ZUZENDARIA

Imanol Zinkunegi

GIDOIA

Juanba Berasategi
Joxean Muñoz

MUSIKA

Joserra Senperena