LUR ETA AMETS LIBURUA

ELKAR argitaletxearen enkarguz Euskal Herriko historia kontatzen duen kontsulta liburua.
URTEA

2015

PRODUKZIO MOTA

Liburua

ILUSTRAZIOA

LOTURA FILMS, S.L.

TESTUA

Manu Arregi
Jesus Mari Olaizola

ARGITALETXEA

ELKAR

PERTSONAIAK

Lur

Begi berdeak eta ile gorria duen neska hau Lur da. Geldi egoten ez dakien horietakoa: inguruak miatzea gustatzen zaio eta korrika egitea; abenturazale amorratua da. Oso ausarta da, ezerk ez dio atzera eragiten. Jenio bizia du eta, haserretzen denean, Baltaxar katuak ere ihes egiten dio. Neba biki bat du: Amets.

Amets

Mutiko beltzaran hau Amets da. Arreba bikia du: Lur. Bikote ezin hobea osatzen dute. Amets ameslaria da, irudimen handikoa, sortzaile fina eta mutiko sentibera. Asko gustatzen zaio bakarrik egotea, hala ere, inoiz ez da aspertzen. Amona Anderek dio beste inork ikusten ez dituen gauzak ikusten dituela.

Amona Andere

Amets eta Lurrek ez dakite amona izaki berezia dela, eta hortik datorkiola jakintza, beste garai eta mundu batzuk ezagutu dituelako. Izaki mitologikoa da, magikoa. Amonaren dohain bereziei esker, Ametsek eta Lurrek denboran zehar bidaiatzeko aukera izango dute. Magia egiteko, lagun duen Baltaxar katuaz baliatuko da amona.

Baltxar

Betidanik egon da amonarekin. Baltaxar ere izaki mitologikoa da. Inoiz zahartzen ez den katua.